Zikloteka
Bizikletaren
Dokumentazio Zentroa
ixa (lehen twitter) zikloteka instagram
IDIzenburuaEremuaUrtea 
2484 Eskolara bizikletaz doan ume kopurua %7 hazi da
Egilea: Xabier Etxabe
Iturria: Irutxuloko Hitza 15-05-2012
Euskarria: DIGITAL
Hizkuntza: Euskera
Etiketak: Programas y actuaciones peatonales y ciclistas, Estudios
Donostia-San Sebastian 2012
Artxibo OCRIRUTXULOKO hítza* Maitza 15, 2012 Nork: Xabier Etxabe Eskolara bizikletaz doan ume kopurua %7 hazi da Eskola Bidea ekimenaren bilakaera neurtu dute Zuhaiztin, Intxaurrondo Ikastolan eta Arantzazuko Aman 2003. urtean hasi zen Eskola Bidea hiriko ikastola eta ikastetxeen artean sustraitzen, eta pixkanaka ari da etxetik eskolarako bidea oinez eta lagun artean joateko ohitura hiriko umeen artean zabaltzen. Egun 31 dira Eskola Bidea egitasmoarekin bat egiten duten ikastetxeak. Ekimenaren arrakasta neurtzeko, Zuhaiztiko, Intxaurrondo Ikastolako eta Arantzazuko Amako ikasleen artean izan duen bilakaera aztertu du Mugikortasun Sailak. 2010ean beste azterketa bat egin zuten. Hartan, hamabi eskoletako egoera aztertu zuten. Bi urteko aldean, eskolara joateko auto eta motoen erabilera %19,2tik %15,95era jaitsi da. Jon Albizu Mugikortasun zinegotziak zein Isabel Prieto Eskola Bidea ekimeneko arduradunak, bal ere, bizikletaren erabilerak izan duen gorakada nabarmendu dute. Bi urtean %2,73tik %9,52ra igaro déla zehaztu dute. Hazkundea, batik bat, Eehen Hezkuntzako haurren artean nabaritu déla zehaztu du Prietok eta hurrengo erronka umeok bizikletaz seguru joateko beharrezko bitartekoak ezartzea izango déla nabarmendu du. «DBHko haurrek baliabide gehiago dituzte euren kasa ibiltzeko, Eehen Hezkuntzakoen automonia, ordea, mugatuagoa da». Eskolara oinez doazen umeak seguru ibil daitezen, zebra bidé altuagoak jarri dituzte, espaloiak zabaldu dituzte ala, Mirakruz kalean egin bezala, semaforoen denbora tarteak oinezkoen mesederako egokitu dituzte. Neurri horiei esker, eskolako ibilbidea oinez egiten dutenen kopurua (%63tik %73ra)%10 hazi da. Proiektuak, gainera, barrera ona du ikasle, irakasle eta gurasoen artean. Batez beste, %78k jotzen dute ekimen seguru, iaz baino %25 gehiago. Eragozpen handiena gurasoek jartzen dutela adierazi du Eskola Bideko arduradunak. Irakasleek balio eta gizabidezko jokabideak lantzeko ekimen aproposa déla usté duten bitartean, gurasoen aldetik inplikazioa txikiagoa izaten déla adierazi du. Hasieran, gainera, gurasoen laguntza beharrezkoa da, haiek izaten direlako zebra bidé eta pasabide arriskutsuetan umeak laguntzen ibiltzen direnak. Ikasbide ikastola Eskola Bidea ekimenaren alde on eta txarrak neurtzen azkenak Eoiola Erriberako Ikasbide ikastolakoak izan dira. Maiatzaren 4ra arte iraungo zuen ekimenak umeen artean izan duen erantzun ona ikusita, ikasturte bukaera arte luzatzea erabaki dute. Hain justu, aurreko astean mugikortasun iraunkorraren alde elkarlanean ari diren Civitas programako ordezkariak binan elkartu ziren eta bertatik bertara ezagutu zuten Eskola Bidea ekimena Eoiolako Erriberan. Dendari eta auzotarren inplikazio eta parte hartzea goraipatu zutela adierazi du Isabel Prietok.